2019/01/18

Giza elikadura-katean oinarrizko elementua da

 Birziphos

Europar Batasunak interesezko elementutzat jotzen dituen elementuen zerrendan kokatuta daude fosforoa nahiz haitz fosforikoa, urriak direlako. Urritasun horrek bereziki ongarrien fabrikazio-prozesuan eragiten du, izan ere, giza elikadura-katerako funtsezko elikagaietako bat baita.

Haitz fosforikoen kontsumoa murrizteko asmoz, Ceit-IK4 zentroko ikertzaileek hondakin-uren korronteetatik fosforo-gatzak berreskuratzea ahalbidetuko duen planta pilotua garatu dute. Gaur egun ur sintetikoekin eta hiri-hondakin solidoen biometanizaziotik eratorritako lixibiatuekin erabiltzen da.

Fosforoa berreskuratzearekin, ongarri moduan erabiltzeko baliogarritzat jo den estrubita lortuko da -fosfatoak amonioarekin eta magnesioarekin uztartzen dituen materiala-. Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuarekin batera elkarlanean ari da jorratzen, eta hondakin-uretan dagoen fosforoa birziklatzeaz gain, herritarrei hondakinak oro har, eta fosforoa bereziki, berrerabiltzeak duen garrantziaz kontzientziatu nahi ditu.

Erlazionatutako informazioa