2018/12/21

Erakunde hauekin batera dihardute lanean: Fagor Automation, Mondragon Assembly, Fraunhofer, Kataluniako Politeknikoa eta AIMEN

 FLOIM 2

FLOIM proiektuari esker gailu optoelektronikoen mihiztadura optikoa automatizatu ahal izango da, kalitate optikoa duen injekzio bidezko moldekatzean oinarrituta. Ceit-eko ikertzaileek aurrerapausoak egin dituzte plastikoaren koinjekziozko prozesuak hobetzen, hainbat prezisiozko lanetan aplikatzeko; adibidez, telefono mugikorretan edota gure etxe edo lanpostuetan erabiltzen ditugun edozein gailu elektronikotan.

Horretarako, moldeetarako laserraren hainbat mikronanomekanizazio-teknika erabiltzen dituzte, injekzio-prozesua denbora errealean monitorizatzen dute, eta koinjekzio-prozesutik lortu den pieza konposatuaren karakterizazio optikoa egiten dute.

Ceit-IK4 zentroaren Fabrikazio Aurreratua Pulbimetalurgian eta Laserrean sekzioak moldeetako hormetan eskala mikronanometrikoan ereduak sortu ditu laser ultraazkarra (femtosegundutakoa) erabiliz, batetik. Eta prozesuaren amaierako erakusgaien karakterizazio optikoa egingo du, bestetik. Edozein ekoizpen-prozeduretan funtsezkoa da hala egitea, erakusgai horiek proiektuaren amaieran merkaturatzeko prest egon behar baitute.

Erlazionatutako informazioa