2018/11/22

Urkullu Lehendakaria eta Tapia Sailburua buru izan zituen ekitaldian jaso zuten saria

 Reconocimiento Isabel Paco

Ceit-IK4 zentroko Isabel Gutiérrez eta Francisco Castro ikertzaileek Eusko Jaurlaritzaren aintzatespena jaso zuten egindako ikerkuntza-lanengatik, Urkullu Lehendakaria buru izan zuen ekitaldian. Omenduen bikaintasuna, espezializazioa eta merkatura egin duten hurbilketa-lana goraipatu zituen Lehendakariak.

“lan-taldeen liderrak pertsona bikainak dira zentro horietan. Gure enpresa-ehunduraren lehiakortasunari laguntza eskerga eskaintzen dion ezagutza sortzen duten pertsona konprometituak dira” ere azpimarratu zuen ekitaldian Lehendakariak.

Euskadiko enpresa-ehunduraren lehiakortasunean zuzeneko isla duen ezagutza sortzeko ikertzaileek egiten duten lana eskertu zuten Lehendakariak eta Sailburuak. Omenaldi hau ZTBES berrantolatzeko proiektuaren testuinguruan txertatu da, ikerkuntza-zentroen ahalegin handia behar izan baita horretarako. Berrantolaketa-prozesua laster amaituko da, 2019ko lehen hiruhilekoan Euskal Zientzia eta Teknologia Partzuergoa (Basque Research and Technology Alliance) eratzearekin batera.

Erlazionatutako informazioa