2018/11/28

Elektromugikortasunaren sektorean izan diren aurrerakuntzak aurkeztu ditu Ceit-Ik4 zentroak GoMobility azokan

 GoMobility2018web

Elektromugikortasunaren sektorean izan diren aurrerakuntzak aurkeztu ditu Ceit-Ik4 zentroak GoMobility azokan: ibilgailu autonomoen edo autobusen trakziorako potentzia-ekipamenduaren esparruko garapenetatik hasi, eta larrialdi-deiak egiteko motozikletetarako eCall gailura arte.

Modu berean, errepideko edota trenbideetako ibilgailuetan aplikatzeko modukoak diren lokalizazio-sistema aurreratuetarako berrikuntzak ere erakutsi ditu Ceit-IK4 zentroak.

Azokaren data berberetan egiten den ITS kongresuaren baitan, buru-belarri lantzen ari den zerbitzu kooperatiboaren esparruko aurrerakuntzak aurkeztuko ditu Ceit-IK4 zentroak. “Prove Vehicle Data” sistemetara bideratuko da aurkezpena. Sistema horiekin, ibilgailuak inguruneari (trafikoaren baldintzak, baldintza meteorologikoak, ingurumen-baldintzak, etab.) buruzko datu esanguratsuak eskainiko dizkie gainerako ibilgailuei.

Go Mobility azokan ezagutarazi den beste berritasun esanguratsuenetako bat eCall sistema elektronikoarena da: istripu larria gertatuz gero motozikleta bera da larrialdi-zerbitzuetara deia egiteaz arduratuko dena.
 

GoMobility2018

Erlazionatutako informazioa

Loturak