2018/11/13

Europako Cleansky 2 programa itzelaren baitan kokatuta dago

 E TSIN

Lurreratze-trenetako SAFRAN fabrikatzailearentzat dihardute elkarlanean Ceit-IK4 eta Indra erakundeek proiektu honetan, eta aireontziak elektrifikatzeko (More Electric Aircraft) gaur egungo prozesu eten ezinean beste urrats bat ematea dakar. Zehazki esateko, Cleansky2 programa europarraren baitan kokatuta dagoen E-TSIN proiektuari esker aireontziek lurreratzeko maniobrak lurreratze-trenean kokatutako motore elektrikoen bitartez egin ahal izango dituzte, motor nagusiak piztu behar izatea ekidinez. Funtzionamendu honen kontzeptua, gaur egun errepidean dabiltzan auto elektrikoek darabiltenaren antzekoa bada ere, eskala ezberdinean gertatzen da. Hegazkineko sorgailu elektrikoetatik eratorritako energiaren bitartez elikatuko dira lurreratze-trenetako gurpiletan kokatuko diren motore elektrikoak, belaunaldi berriko potentzia-kontrol bati esker. Prozesu honek gaur egun e-TAXI izena hartu du.

Berrikuntza honi esker hegazkinek erregaiaren kontsumoa murrizteko aukera izango dute, gas kutsatzaile gutxiago igorriz. Modu berean, aireportuetako kutsadura akustikoa ere murriztuko da, ez baita beharrezkoa izango hegazkinetako motore nagusienak piztu behar izatea, maniobra egiterakoan. Diseinatutako potentzia-eraldatzaileari esker hegazkinetako bateriak kargatu ahal izango dira lurreratzeko prozesuan. Gaur egun balaztetan maniobra honetan erretzen den energiaren zati handi bat berbideratu, eta hegazkinean aprobetxatu ahal izango da.

Proiektu honekin sistemaren optimizazioa erabatekoa da, eta gaur egun aeronautikan indarrean diren estandarren arabera garatzen da, etorkizun hurbilean merkaturatzeko asmoz: AIRBUS A320 modelo berriaren familian, zehazki. Indra nahiz Ceit-IK4 erakundeek modulukako eta bi norabidezko potentzia elektrikoaren eraldatzaileetan esperientzia zabala dute, baita sektorean eskatzen diren estandar zein prozeduretan ere.

Erlazionatutako informazioa

Loturak