2018/10/18

Alemaniako DLR Zentro Aeroespazialak lankidetza-hitzarmena sinatu du Tecnun-Ingeniaritza Ikastetxearekin eta Ceit-IK4 Zentro Teknologikoarekin, mugikortasuna eta garraioa uztartzen dituzten ikerketa-proiektuetan elkarlanean jarduteko asmoz

 DLR TECNUN CEIT web

Alemaniako aeronautika eta espazioko ikerketen zentro nazionala den DLRko arduradunek 2011tik aurrera Tecnun-Ingeniaritza Ikastetxearekin eta Ceit-IK4 Zentro Teknologikoarekin batera garatu diren lankidetza-ildoak sustatzea adostu dute. Horretarako, sinatu berri duten akordioaren arabera, lankidetza-taldeak eratuko dituzte, mugikortasunaren eta garraioaren esparruetan (trena, automozioa, itsasokoa, etab.) nazioarteko ikerketa-proiektuak aurrera eramango dituzte, eta, azkenik, doktoretza eta ikerkuntza egiten ari diren ikasleen arteko trukeak egingo dituzte.

Trafikoaren gaur egungo arazoei aurre egiteko soluzioak bilatu eta aldi berean Europako esparruan mugikortasunaren eta garraioaren etorkizuna ezarriko duten proiektu berritzaileak garatzea da akordio honen xedea. DLR, Tecnun eta Ceit-IK4 zentroek, besteak beste, honako esparruetan egingo dituzte ikerketak: seinaleztapena, nabigazio-sistemak, ibilgailuen lokalizazioa eta kontrola; monitorizazio-sistemak, haririk gabeko komunikazioen belaunaldi berria; mantentze-lan prediktiboak, lagundutako gidatzea, energiaren optimizazioa.

Elkarren artean ikertzeaz gain, DLR zentroan prestakuntza osatzeko aukera emango zaie ingeniaritzako ikertzaileei eta ikasleei, eta Alemaniako zentroko langileek Tecnun eta Ceit-IK4 zentroko lan-taldeetan jarduteko aukera izango dute.

Erlazionatutako informazioa

Loturak