2018/10/17

Ceit-IK4 eta Polmetasa erakundeen gidaritzapean burutzen ari da EPMA elkarteak antolatutako kongresua

 Europm lehendakari

Arrakasta itzela izan du antolakuntzak, baita parte-hartzaileen kopuruak ere. Hautsen Metalurgiarako Europar Elkartearen (EPMA) arduradunek, Philippe Gundermann presidentea buru zutela, lan-saio guztietan eta 60 herrialdetatik etorritako 150 enpresa baino gehiago bildu zituen azokan antzeman zitekeen giro bikaina goraipatu zuten.

Europako Metalurgiaren Kongresuko inaugurazioa Iñigo Urkullu Lehendakariak egin zuen, eta berarekin batera izan ziren Arantxa Tapia (Garapen Ekonomikorako Sailburua), Imanol Pradales (Foru Diputatua), José Mª Rodríguez (Ceit-IK4 zentroko presidentea) eta César Molins (EPMA elkarteko presidenteordea).

Kongresu honetan presidente izaera partekatu zuten Francisco Castrok (Ceit-IK4 zentroko Materialen eta Fabrikazioaren Arloko zuzendariak) eta Manel Pérez Latrek (PMG Polmetasa erakundeko gerente ohiak) hautsen metalurgiaren sektoreak duen garrantzia estrategikoa azpimarratu zuten kongresura bertaratu zirenekin. Espainia da sektore honetako hornitzaileen artean bigarren lekuan dagoena (Alemaniaren atzetik), eta guztiaren %40 Euskal Herrian sortutakoa da. Pulbimetalurgiaren aplikazio nagusienak automozioan, industria aeronautikoan, energiarenean, ebaketa-industrian eta fabrikazio gehigarrirakoan antzemango ditugu.

Erlazionatutako informazioa