2018/10/04

EPMA, Ceit-IK4 eta PMG Polmetasa erakundeek antolatua.
Lehendakariak inauguratuko du datorren urriaren 15ean BEC-en.

 EuroPM2018web

  • Kongresuko datak: Urriaren 14tik 18ra
  • Ordutegia: 8:00 - 19:00
  • Kongresuko mahaiburuak:
    • Francisco Castro, Ceit-IK4
    • Manel Pérez-Latre, PMG Polmetasa
    • Herbert Danninger, Vienako Unibertsitatea

Hautsen metalurgia, ingeniaritzako osagai aurreratuen fabrikaziorako teknologia da, prestazio altukoa, eta hainbat sektore ekonomikotan aplikatu daitekeena. Besteak beste, fabrikazio gehigarriaren bitartez piezak sortzea ahalbidetzen du. Pieza horiek orain arte ez zegoen fabrikatzerik inolako metodoren bitartez, edo, egin zitezkeenean, mekanizatu-lan gogorra eta kostu handikoa eskatzen zuen. Gaur egun sektore hauetara begira jarrita dago: automozioa, hegazkingintza eta erabilera askotako tresna-gintza. EuroPM2018 Kongresu Europarrean Hautsen Metalurgiari buruz eztabaidatutako gai-sorta zabalaren artean, besteak beste, honako alderdi hauei heldu zaie:

• fabrikazio gehigarria,
• hauts metalikoak atomizazio bidez lortzeko prozedurak,
• kanpoko giroetarako bereziki sortu diren aleazio bereziak,
• material gogor eta ultragogorrak,
• beroan presio isostatikoa eginez lortzen diren tratamendu termikoak,
• material, prozedura eta aplikazio berriak...

Ceit-IK4 eta PMG Polmetasa erakundeen gidaritzapean burutzen ari den Hautsen Metalurgiari buruzko Kongresu Europarra (EuroPM2018) pulbimetalurgiarekin lotutako 51 herrialdetako enpresetatik iritsi diren 800 pertsona baino gehiagoren topalekua izango da.

Iñigo Urkullu Lehendakariak inauguratuko duen Kongresu honekin Euskadi erreferente moduan kokatu nahi da hauts metalikoekin egindako ekoizpenean edo fabrikazioan, izan ere, Espainiar Estatua baita produktu pulbimetalurgikoetan Europako bigarren hornitzailea.

Kongresuan zehar Ceit-IK4 zentroak 14 aurkezpen tekniko burutuko ditu, honelako gaiak landuz, besteak beste: atomizazio bidez hauts metalikoak fabrikatzeko metodo aurreratuak, diamante-erreminta berezien garapena, aleazio eta fabrikazio-metodo berriak, wolframio karburozko (WC) tresnen sinterizatua, aplikazio nuklearretarako altzairu bereziak, etab.

Sektoreko enpresetako ordezkariak eta gaian adituak diren pertsonak izango dira bertan, eta, aurkezpen teknikoak nahiz erakustaldiak eginez, manufaktura-industriaren ikuspegi orokorra eskainiko dute, teknologia honek ematen dituen aukerei esker. Bertaratuek honelako gaiak jorratuko dituzte: fabrikazio gehigarriaren inguruko aurrerakadak, hauts metalikoetan oinarritutako material berriak, eta aipatu enpresentzako erronka eta aukera berriak eskaintzen dizkien aplikazio berrien garapena.

Erlazionatutako informazioa

loturak