2018/09/24

Sektorearentzat erreferentziazkoa den biurteko zita honetan, trakzio-enpresak, hornitzaileak eta ikerkuntza-zentroak biltzen dira Berlinen

 INNOTRANS2018post

Ceit-IK4 zentroko Trenen taldeak dituen ikertzaileek aste honetan Berlinen burutu den Innotrans biurteko azokan erakutsi dituzte zentroak dituen eskaintza teknologikoak. Azoka honetan parte hartzeak duen garrantzia aditzera eman dute Unai Alvarado eta Jaizki Mendizabalek: “posizionatzea mantendu eta hobetzeko bidea da, baita Europako proiektuetan bezeroekin eta bazkideekin harremanak sendotzeko ere”.

Stand propioa izan du Ceit-IK4 zentroak Innotrans 2018 azokan, eta horri esker, Mainrail eskaintza erakutsi ahal izan da ekitaldi jendetsu honetan. Izan ere, 150.000 bisitari baino gehiago izan baitu azokak, eta trenen sektoreko mundu mailako topagunea baita. Spri izan da euskal ordezkaritza gidatu duena, eta, besteak beste CAF, Ikusi, Arteche, Ingeteam, Lander Simulation edo Xubi engranajes enpresek hartu dute parte. Ceit-IK4 izan da ordezkaritza honetako zentro teknologiko bakarra.

Erlazionatutako informazioa