2018/07/04

Hezkuntza Sailburuak eman dio Gabirel Jauregi Saria

 28322783797 9dd2180644 z

Ceit-IK4 eta Tecnun-ek antolatutako MZT Kongresua uztailaren 2 eta 3an egin da Donostian. Amaiera, Antxon Santamaria zientzilariari saria emanez egin da. Cristina Uriarte Hezkuntza eta Unibertsitate sailburuaren eskutik jaso du Gabirel Jauregi saria, materialen alorrean ta euskararen alde egindako lanen errekonozimentu gisa.

Santamaria Fisika aplikatuan katedraduna eta Polymat Institutoko ikerlari eta irakaslea da EHUn. MZT Kongresuak material alorreko ehun aditutik gora bildu ditu, unibertsitate, empresa ta centro teknologikoetatik etorritakoak. Guztien artean ausnartu eta eztabaidatu dute nola hobetu sektore desberdinetan erabiltzen diren materialen kalitate, prestakuntza eta kostua. Untzigintza, siderurgia, trengintza automobilgintza edo enmergia sektoreetako adituak Bildu ditu MZT Kongresuak.

Antxon Santamariak, Uriarte sailburuaren eskutatik saria jaso aurretik, Ampo, Vicinay, Petronor eta Mondragon componentes enpresek, Spri-rekin batera, eztabaidatu dituzte euren produktoak hobetzeko orduan materialen alorrean aurkitzen dituzten zailtasunak bezeroen beharrei ahalik eta hobekin erantzun ahal izateko.

Erlazionatutako informazioa