2018/06/28

Tapia Sailburuak eta Goia Alkateak inauguratuko dute auto, hegazkin edo trengintzako 100 aditu inguruk parte hartuko duten Kongresu hau

 MZT2018 web

Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresua Uztailaren 2an hasiko da Ceit-IK4/Tecnun-ek Ibaetako Canmpusean duten egoitzan. Ehun aditutik gora elkartuko dira XXI. mendearen hastapenetan materialek dituzten aurrerapen eta zailtasunak aztertzeko helburupean. Zuzenean erlazionatuta daude hoprrekin makina herraminta, untzigintza, hegazkin, tren edo autogintza industriak. Guztien helburua da propietate hobeak dituzten materialak lortzea prestakuntzak eta lehiakortasuna hobetu ahal izateko aldi berean.

MZT Kongresuaren 4. edizioa da aurtengoa eta bertan parte hartuko dute unibertsitate (EHU, MU, Navarra, Nafarroako Publikoa, Pau-Adour, Cantabria, Extremadura, Oviedo, Zaragoza, Birmingham, Manchester, Estrasburgo, California, Duke, Perpignan, College of London edo TU Delft); zentru teknologiko (DIPC, CIC Energigune, IK4-Lortek, Ceit-IK4, Leartiker, Tecnalia, CIBER, ICMAB, ICREA, ISIOSm STFC,Southwestern-China, Fusion Science-Japón, Politécnico de Worcester...) eta enpresek (Orona, ITP, CAF, Arcelor-Mittal, WDiamant, Cegasa, Fagor-Arrasate, Oribay, Vicinay edo Sidenor).

Kongresuaren saioak Uztailaren 2an goizeko 9:00tan hasiko dira Ibaeta-ko Campusean Ceit-Ik4/Tecnun-ek duten egoitzan. Inaugurazioa, Arantza Tapia sailburuak eta Eneko Goia alkateak egingo dute eta Kongresuaren amaiera Crisitina Uriarte sailburuaren eskutik joango da. Berak emango dio Materialen esparruan ezaguna den aditu bati Gabirel Jauregi saria, XX.mende hasieran Fisika eta Kimika testuliburuak idatzei zituen karmeldarraren izena daramana.

Erlazionatutako informazioa

Loturak