2018/06/07

ITER deritzon proiektuaren disenuan nahiz horren ondorengo belaunadlia den DEMOrenean murgilduta daude

 IREMEVweb

Fusio nuklearraren bidez lortutako energian adituak diren mundo mailako puntako ikerlariak elkartu dira aste honetan Ceit-Ik4ren Donostiako egoitzan. Inbestigatzaile hauek ITER deritzon proiektuaren disenuan nahiz horren ondorengo belaunadlia den DEMOrenean murgilduta daude. ITER proiektua eraikitzeko lanak erdialdera iritsi dira Frantzia hegoaldeko Cadarache herrian. Zentral hori, hondakinik gabeko energia lortzeko lehen hastapena da.

ITER gauzatzeko prozesua 1986. urtean hasi zen, Europar Batasunak, Ameriketako EBk, Japoniak eta garai bateko Sobietar Batasunak lortu zuten akordioaren ondorioz. Geroago, Txina, India eta Hego Koreak bat egin zuten berareki. Aurrekontua 24.000 milloi eurotakoa da, historian zehar egin den bosgarren proiekturik garestiena, Apolo programa, nazioarteko estazio espaziala edo GPSren ondoren. ITER-ek erantzuna emango dio munduak duen energia beharrari, kutsadurarik gabeko prozesu batean.

Nola lortuko da energia hori? Hidrogenoaren fusio bidez. Amaierarik ez duen erregaia, klima aldaketan eraginik ez duen prozesiu baten bidez eta ia batere hondakin radioaktiborik sortu gabe. Hain zuzen ere, ITER izango da lehen makina energia gehiago produzitzen duena kontsumatzen duena baino.

Eraikitzen ari diren central horretan hidrogenoa berotuko dute 150 milloi gradutaraino, eguzkiaren barruikaldeak duena baino 10 aldiz gehiago, 500 megawatioetako potentzia termiko bat eraginez. Adituen arauera, energia mota honek ordezkatuko ditu orain arte errekai fosilak erabiliz lortzen dena eta osagarri izango da energia berritzaileekin (eolikoa, eguzkitik loortutakoa...)

Egun hauetan Ceit-IK4n elkartu diren adituek ITER ta DEMO proikektuen erronkak aztertu dituzte, batez ere, materialei dagokien alorrean, kontutan izanik temperatura izugarri altuak eta erradiazioa jasan beharko dituztela.

Erlazionatutako informazioa