2018/05/22

Izendapen honekin, Jorge Undak Jorge Sendagorta ordezkatuko du

 Jorge UndaWEB

Jorge Unda, orain arte SENER Taldeko Ingeniaritza eta Eraikuntza arloko zuzendari nagusi izan dena, Talde osoko aholkulari nagusi izendatu dute, eta aurrez presidente eta aholkulari nagusi lanak uztartu dituen Jorge Sendagorta ordezkatuko du. Hala, Unda izango da orain erakundearen exekutibo nagusia, eta Sendagortak jarraituko du SENER erakundeko Administrazio Kontseiluaren presidente izaten.

Ingeniari industriala da Mekanikaren arloan, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Bilboko Ingeniaritza Eskolan egin zituen ikasketak. Nafarroako Unibertsitatearen Donostiako GIEn (Goi Ingeniaritza Eskola) egin zuen ingeniaritza industrialeko doktoretza. Jorge Undak ibilbide luzea egin du SENERen. 1986an hasi zen bertan lanean, proiektuko ingeniari moduan, eta, gerora, proiektuaren zuzendari izan zen esparru aeroespazialean. 1997an, 38 urte zituela, zuzendari nagusiaren ondoko izendatu zuten, eta 1998an, berriz, SENEReko zuzendari nagusi. Horrezaz gain, Gipuzkoako CEITeko (Ikerketa Teknikoetako Ikasketa Zentroa) Batzordekide da Unda 1999tik aurrera, baita Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseiluko kide ere.

Erlazionatutako informazioa

Loturak