2018/05/21

BECen izango da datorren maiatzaren 28tik aurrera

 RobotBIEMHMakina Erremintaren Biurtekoaren 30. saioan izango da Ceit-IK4 zentro teknologikoa, lehengaietatik hasi eta fabrikazio aurreraturaino doan prozesuan zentroak duen sendotasuna islatzen duen eskaintza bateratua egitera. Hori guztia IKT osagai sendoarekin laguntzen du. Horri guztiari esker Ceit-IK4 zentroak produktu bateratua eskaintzen du, bezerorik zorrotzenak ere asetzeko modukoa.Zentzu horretan, Ceit-IK4 zentroaren standera hurbiltzen direnek eskaintza teknologiko hori dena aurrez aurre ezagutu ahal izango dute. Hauek dira ezaugarri nagusienak:

  • Aldagai anitzeko on-line Kalitate Kontrolerako Sistema, edozein osagai automatikoki aztertzeko gai dena. Datuen kudeaketaren bitartez, sistema honekin osagaiaren trazabilitatea eskura daiteke, baita fabrikazio-prozesuko joera detektatu ere.

  • Paperaren sektoreko osagaien higadura neurtzeko eta kudeatzeko pentsatuta dagoen higaduraren kontrolerako sistema.

  • Fabrikazio gehigarria. Balio-kate osoan ezagutza sakona du Ceit-IK4 zentroak arlo honetan, eta horri esker bezeroen beharretara doi-doi egokitzen diren soluzioak eskaintzeko gai da.

  • Plantako kontrol-eragiketak, mantentze-lanak edo prestakuntzari aurre egitea ahalbidetzeko garaian teknologia honek eskainiko dituen erantzunak azaltzeko errealitate areagotua.

  • SIMFAL proiektuko erakuslearen bitartez garatzen den Errealitate Birtualarekin, fabrikazio-inguruneak modu azkar eta dinamikoan moldatzeko aukera dago, industrian denborak murriztu eta ekoizpenaren malgutasun-prozesuak optimizatzeko.

Erlazionatutako informazioa