2017/12/18

Gipuzkoako zentro teknologikoarekin batera eskola militarrak, komunikabideetan espezializatutako ingeniaria sevillar bat, suaren trebakuntza-zentroak eta Holanda eta Belgikako ikerkuntza-zentroak parte hartzen ari dira

 AIOSATweb

Datuak esanguratsuak dira oso: bi milioi eta erdi sute inguru urtean Europan, 558 hildako milioi bat biztanleko eta 500.000 zauritu. Suhiltzaileek eta erreskate-taldeek gaur egun erabiltzen duten teknologiarekin ez dira konformatzen.

Suhiltzaile lanetan sateliteetan oinarritutako posizionamendua erabiltzen da eta, askotan, GPSarekin arazoak sortzen dira gehiegizko kea dela-eta, basoen dentsitateak direla-eta, lur irregularrak direla-eta edo sutan dagoen eraikin batean dagoen kokapen zehaztasun falta dela-eta.

Premisa horietatik abiatuta ekin zaio AIOSAT (Autonomous Indoor Outdoor SafetyTracking System) proiektu europarrari, zeinek posizionamendu-sistema aurreratu baten bitartez GPSak erreskateetan dituen mugak gainditu nahi dituen. Jarraipen eta alerta aplikazioa da sistema, suaren kontrako lanetan fidagarritasuna eta emaitzak hobetzea helburu duena.

Abenduaren 11n egindako inaugurazio-batzarrean eman zitzaion hasiera proiektu honi eta bi milioi euro inguruko aurrekontua izango du iraungo duen 30 hilabeteetan. Bertan, Ceit-IK4z gain, goi-mailako erakundeek parte hartuko dute, suteen kontra erabiltzen den teknologiarekin lotutako ikerkuntzetan esperientzia handia dutenak: unibertsitate-mailako akademia militar bat eta bi ETE. Helburua proiektuaren emaitzak azpisistema-integratzaile, software eta zerbitzuen hornitzaile bezala esplotatzea da.

Información Relacionada