2017/11/16

Fabrikazio gehigarriaren alorreko Europako topaketa handiena da

 FORMNEXT2017WEB

Euskal Herriko zenbait enpresa eta zentro teknologiko Frankfurten aste honetan egiten ari diren Formnext 2017 Azokan ari dira parte hartzen Addimaten (Espainiako Fabrikazio Gehigarri eta 3D Teknologien Elkartea) bitartez. Topaketan sektoreko hornitzaile europar garrantzitsuenek dute tokia.

Euskal ordezkaritza Ceit-IK4 eta IK4-Lortek zentro teknologikoek eta Addilan, Ibarmia, Fagor Automation enpresek osatzen dute.

Ceit-IK4k balioen kateko maila bakoitzean duen esperientzia aurkeztu du Formnext-en; izan ere, Ceit-IK4ren fabrikazio gehigarri eta laser taldeak 30 urtetik gorako ibilbidea du hautsen diseinua, piezen diseinu espezifikoa, laser eta tratamendu termikoen bidezko tratamendua edota hondar-tentsioen neurketa bezalako alorretan. Horri esker enpresen beharrak asetzeko teknologien ikuspegi globala dauka, lehengaietatik hasi eta post-tratamenduetarako prozesua aintzat hartuz.

Información Relacionada