2017/11/16

Aurreikusitako aurrerabideak gainazalak zehaztasun ultra altuaz egituratzeko teknika berritzaileei esker lortuko dira

 Laser4Surf equipo Ceit

LASER4SURF proiektu europarra laser teknologia oinarri duten konponbideak garatu ahal izateko jaio da. Gainazal metalikoen funtzionalizazioa du xede, ekoizpen masiboak egitean haien ezaugarriak eta portaera hobetzeko. Proiektu honi esker ibilgailu elektrikoek karga azkarreko bateria izango dute, eta medikuntzako tresneriaren higienea handitu egingo da, hala eriak azkarrago sendatzea erraztuz.

Proiektuak garatuko dituen teknika berritzaileak medio lortuko dira Laser4surf-en bitartez aurreikusitako aurrerapenak. Izan ere gainazalak zehaztasun ultra altuarekin (mikroia edo milimetroaren milareneko eskalan) egituratuko dira. Era horretan, materialekiko interakzioen dimentsio berri eskuratuko da, haien maila zelularrera heltzeraino.

Laser4surf ikerketa proiektu europarrak femtosegundo-laserrak erabiltzen ditu aluminioa, titanioa, kobrea edo altzairu herdoilgaitza bezalako materialetan zehaztasun marrak, lerroak eta patroiak sortzeko. Eskuratutako ehundurekin beste erabilgarritasun batzuk lor daitezke, hala nola, hidrofobizitatea, lubrikazioa, antikondentsazioa, atxikidura hobetu edo murriztua edota produktuentzako bakterioen aurkako propietateak. Mikroskopio bidezko testurizazioak “metal beltzak” edo antislatzaileak sortzeko optika doitu dezake.

“Azaleko aldaketa hauek mundu errealean dituzten onurak handiak dira”, azpimarratu du Yago Olaizola Ceit-IK4-ko ikertzaile eta proiektuaren koordinatzaileak. “Protesi-orratz bateko uzkurdura txiki eta aurreikusten errazek, esaterako, zelulek elkarri eragin eta batzeko modua indar dezakete. Lortutako atxikidura hobeari esker, eria lehenago errekuperatu ahal izango da. Halaber, ondorenera begira zaintzan eta errehabilitazioan diru gutxiago gastatu beharko du”.

Medikuntzako osagaiak Laser4surf ikertzen ari den hiru alorretako bat besterik ez dira, eta eraikuntza aurreratuko gainazal submikrometrikoen testurizazioa azkartu eta baterietarako erabilgarritasuna ere jomugan ditu. Ibilgailu elektrikoak eta trantsizio energetikoa ikusmiran dituen mundu honetan, azken horren erabilgarritasunak interes handia sortzen du. “Bateriaren gainazala handituta, egungo abiadura-gaitasuna handitu dezakegu, eta, hala, azkarrago kargatzen diren eta gehiago irauten duten bateriak sortu”, nabarmendu du Olaizolak.

LASER4SURF proiektua zortzi bazkide dituen partzuergoak garatuko du: hiru teknologia zentro (Ceit-IK4, MULTITELL eta VISUM), emaitzen integratzailea (LASEA), hiru industria-bazkide (FAGOR, RESCOLL eta CIC) eta barreiadura-bazkidea (ESCI).

Urrian hasi zen proiektuak hiru urterako luzapena du (2020ko urrira arte), eta 4 milioi euroko aurrekontua.

Información Relacionada