2019/07/18

Errealitate birtual eta Areagotuko aplikazioen bitartez

 wind turbine 1149604 640

Varmat proiektua garatzen ari dira Ceit-IK4 zentroko ikertzaileak. Proiektu horrekin, 38kV arteko instalazio elektrikoetan egiten diren tentsio altuko eragiketa elektrikoetan segurtasuna areagotu eta istripu hilgarriak gertatzea murriztu nahi da. Langilearen heriotza eragin dezake mota honetako instalazioetan akatsen bat egiteak, eta, gainera, hornidura berrabiarazteko atzerapenak ekar ditzakeenez, energia sortzen duten enpresentzat kostu pertsonalak nahiz ekonomikoak eragiten ditu.

Ceit-IK4 zentroko Ikusmen artifiziala eta Robotika taldeak garatzen du VARMAT proiektua, eta instalazioa inolako akatsik gabe identifikatzen duen sistema garatzeaz gain, langileari egin beharreko ataza nolakoa den bistaratzen dio, lanean hasi aurretik. Badu, gainera, beste helburu bat proiektu honek: esplotazio-lanetarako denbora %20 murriztu nahi da, lan horien segurtasuna areagotzeko, eta, hartara, jazoeren kopuruak behera egin dezan nabarmen.

Errealitate birtuala erabiliz, egin beharreko lanak aurrez simulatuko dituen gailua eraikitzen ari dira Ceit-IK4 zentroko ikertzaileak, langileen prestakuntza are eraginkorragoa izan dadin. Horretaz guztiaz gain, errealitate areagotuko beste gailu bat ere garatzen ari dira, datu-baseko jarraibideak hartuz langileei egin beharreko lanetan gidatuko diena. Lanak irudi errealen testuinguruan bistaratu ahal izango dira, eta okerreko pausuren bat emango balu, langileari jakinaraziko lioke gailuak, baita kontrol-guneari ere, horretarako estaldura nahikorik egotekotan.

Hala, arrisku-maila altuko sektore honetako lanen segurtasunak eta osasunak gora egitea lortuko da.

Erlazionatutako informazioa