2017/10/30

Conaqua eta Ceit-IK4-ko adituek HUAP-en diseinuaren eta funtzionamenduaren optimizazioa aztertuko dute egiazko kasuen simulazio-azterketak erakutsita

 CONAQUA CEIT

Azken urteetan hondakin urak arazteko planten (HUAP delakoak) diseinua eta funtzionamendua optimizatzeko simulazio-tresnak garatu eta ezartzeak gorakada handia izan du.

Ildo horretan HUAP-en simulazio-azterketak, zehatz egiten direnean, erreminta baliagarria dira HUAP-en diseinua, funtzionamendua, instrumentalizazioa eta kontrola hobetzeko neurriak era azkar eta fidagarrian lantzeko. Doi esanda, eragiketaren balizko eraginkortasun falta edota prozesuaren mugak (plantaren gainkarga eta itoguneak, masa-balantzearen eta balantze hidraulikoaren sendotasunik eza, datu esperimentalen kontrastea, etab.) detektatu eta diagnostikatzen, funtzionamendu-irizpide orokorrak ezartzen, edota edozein lan egoeratarako (alternatibak lehenestea) balizko hobekuntzen efektu tekniko/ekonomikoaren gutxi gorabeherako kuantifikazioa egiten laguntzen dute azterketek. Horri plantako operadoreen formazioan duten baliagarritasuna erantsi behar zaio.

CONAQUA eta Ceit-IK4-k, Nafarroako Unibertsitatearekin eta Noveda Sarearekin elkarlanean, azaroaren 21erako Madrilen antolatutako “Optimización del Diseño y la Operación de EDARs mediante Herramientas de Simulación” izeneko jardunaldian izango dira aztergai alderdi horiek guztiak. Helburua egiazko HUAP-etan egindako simulazio-azterketek eskaintzen dituzten aukeren inguruko ezagutza partekatzea da, planta berriak diseinatu, daudenak konpondu edo handitu, edota haien funtzionamendua optimizatzeko.

Informazio gehiago hemen.

Información Relacionada