2017/09/19

5G-a ezarri eta hodeiaren bitartez trenen eta euren zamaren egoeraren berri ematea du xede etorkizunean

 VíasTren

Ceit-IK4ren hainbat ikerketa-talde Shift2Rail programaren baitako proiektuetan ari dira lanean. Europar Batasunak sustatutako ekimen honen helburua 2021erako trenen ekoizpen-kostuak erdira murriztu, Europako trenbide-sareen ahalmena bikoiztu, eta trenen fidagarritasuna eta puntualtasuna %50 igotzea da.

Horretarako, trenbideen sare bateratua osatu nahi dute -Single European Railway Area (SERA)-, trenbideetako zirkulazioa doitu, eta pertsona eta merkantzien garraioa seguruagoa izango baita hala. Aldi berean, gure gizarteak datozen urteetan izango dituen ingurumen-arazo handienei aurre egiten lagunduko du: trafikoa ugaritzea eta klima aldaketa.
Shift2Rail ekimenak bost ikerketa-ildo ditu bere baitan. Ceit-IK4ko ikerlariak haietako bitan ari dira lanean: “Trafikoaren kudeaketa aurreratua” eta “Europako merkantziak garraiatzeko sistema eraginkor eta erakargarri egiteko teknologiak”.

Lehenak trenbideen kudeaketarekin du lotura. Ardatzetako hiru trenaren komunikazioak, posizionamendu segurua eta osotasuna dira, alegia, trenbideko segurtasunarekin lotura duten hiru ezaugarri. Beronek sortu du trenen komunikazioen abiadura eta segurtasuna hobetzeko 5Ga baliatzea helburu duen ‘X2Rail1’ proiektua, etorkizuneko trenen arteko konexioak gauzatuko dituena. ‘X2Rail1’ proiektuaren beste helburuetako bat bagoien eta haien motoren osotasuna babestea da. Trenetan kanpoko elementuen menpe ez dagoen ontziratze-sistema autonomoaren ezarrita lortu nahi dute hori.

Ceit-IK4 lantzen ari den bigarren lan-ildoak, berriz, merkantzien garraioarekin du lotura. Hain zuzen bidaiarientzako ez diren trenen kalitate eta ahalmena areagotzea du jomuga. FR8Rail proiektuari esker bagoi bakoitzaren kokapena uneoro monitorizatu nahi da, baita haren merkantziaren egoera ere. FR8Hub proiektuak, aldiz, azpiegituren egoera monitorizatzea du xede, hala, trena ez ezik trenbidea ere nola dagoen jakiteko.

Información Relacionada

Enlace