2017/07/04

IoTSpace proiektua izango da nabarmenetako bat

 ConsejoEstratégico2017Web

2017ko bigarren bilera burutu du Ceit-IK4 zentroaren Batzorde Estrategikoak; bertan, aurreko ekitaldiaren itxierari buruzko informazioa jasotzeaz gain, zentro teknologikoak abian jarri dituen proiektu berriei buruzkoak ere aditzera eman dira.
José Mª Rodríguez Ibabe eta Alejo Avello izan dira 2016ko jarduera eta emaitzen berri eman dutenak, eta Paco Castro izan da, halaber, IoTSpace proiektuaren ildo nagusienak azaldu dituena. Ceit zentroaren proiektu nagusienetakoa den hau Carlos Bastero-k sustatua izan da.

Batzordeko kideei pasa den 2016a ixterakoan erdietsitako emaitza ekonomiko nahiz zientifikoak jakinarazi zaizkie: zentroan 253 pertsona izan ziren ikerketan, eta horien artean 110 doktoreak ziren. Ikasturtean zehar 57 artikulu argitaratu ziren, eta Ceit-IK4 zentroko ikertzaileek ehun kongresu baino gehiagotan hartu zuten parte. Horretaz guztiaz gain, 12 doktorego-tesi aurkeztu ziren.

Emaitza ekonomikoei dagokienez, zentroak guztira 16.184.615€-ko diru-sarrerak izan zituen eta 580.893€-ko irabaziak.

Gainera, Entsegu Ez Suntsikorrak, Robotika, Laser Zelulak eta IoTSpace taldeak kokatuko diren instalazio berriak bisitatu zituzten batzordekideek. IoTSpace proiektua, ikertzaile berrien talentua bultzatzeko helburuz sortu da.

Información Relacionada