2017/06/20

Nazioarteko ACODAL 60. Kongresuan parte hartu dute, Kolonbiako Cartagena de Indias hirian

 Conaqua ColombiaWEB

Ceit-IK4 eta Conaqua erakundeetako hainbat ikertzailek Nazioarteko ACODAL 60. Kongresuan parte hartu dute, Kolonbiako Cartagena de Indias hirian. Kolonbiako uraren, saneamenduaren, ingurumenaren eta energia berriztagarrien sektoreko ekitaldirik garrantzizkoentzat jotzen da, eta Euskadiko Ingurumen Industrien Kluster Elkartearen (ACLIMA) eta Eusko Jaurlaritzako laguntzarekin antolatu da. Euskadiko 47 enpresa eta erakundeetako (Ceit-IK4 eta Conaqua, horien artean) 70 pertsonek parte hartu dute Kolonbiako ekitaldian.

Ekitaldia hiru jardunaldiz luzatu zen eta mundu osoko (Kolonbia, Frantzia, Espainia, Israel, Estatu Batuak, Alemania, Herbehereak, Hego Korea, etab.) 2000 aditu inguruk uraren, saneamenduaren, energia berriztagarrien eta hondakinen kudeaketaren gaiari buruzko ekimenak aurkeztu eta eztabaidatu zituzten. Azpimarragarria da Ceit-IK4 eta Conaqua erakundeetako ikerlarien parte-hartzea, alde batetik “Optimización del diseño y la operación de las estaciones depuradoras de aguas residuales (EDAR) mediante herramientas de simulación” izenburua zeraman MasterClass-a hartzen zuen hitzaldian, eta bestetik, euskal enpresen eta Kolonbiako uren kudeaketarako erakunde publiko arduradunen artean burutu ziren B2B bileretan.

Ceit-IK4 zentroak hogeita hamar urte baino gehiago darama HUAPen simulazioak egiten, eta zentroaren spin-off den Conaqua Consulting enpresa da HUAPen optimizazio, diseinu, dimentsionamendu eta eragitetetarako ikerketak burutzen dituena. Bi erakundeok Madril Hegoaldeko HUAPean, Mallorcako Palma 1 eta Palma 2 HUAPetan, Galindo-Bilboko HUAPean eta La Cartuja-Zaragoza HUAPean berriki egin dituzten hainbat ikerketa aurkeztu dituzte.

Información Relacionada