2017/06/09

BEC-en burutu da azoka hori ekainaren 6tik 8ra

 Addit3D2017 web

Ceit zentroa bereziki nabarmendu da Fabrikazio Gehigarri eta 3Dko Nazioarteko Azokan, ADDIT3D, stand propioa izan baitu bertan. Iñigo Iturriza, Sergio Ausejo, Ernesto Urionabarrenetxea, Mikel Gomez, Iñigo Andueza, Yago Olaizola eta Miguel Martinez ikertzaileak solasean izan ziren stand-era hurbildu zirenekin.

Jarduera honetan bezero berriak kontaktatzeaz gain, alor honetan Ceit-IK4 zentroak dituen gaitasunak erakutsi ahal izan dira, baita zentro teknologikoan egin diren proiektuak erakutsi ere. Halaber, Iñigo Iturriza ikerlariak protagonismo berezia izan du, jardunaldi teknikoetako batean hizlari jardun baita. Bertan, ‘Fabrikazio gehigarriaren aplikazio aurreratuetako arrakastazko kasuak’ aditzera eman zituen eta parte-hartzea handia izan zen.

Ekainaren 6tik 8ra bitarte BEC-en ospatu den azoka honetan 87 enpresek hartu dute parte. Gainera, horrekin bat, ‘Ferroforma’, ‘Subcontratación’, ‘Fitmaq’, ‘Pumps&Valves’ eta ‘Maintenance Bilbao’ azokak ere ospatu dira.

Información Relacionada