2017/05/23

Oihane Mitxelena oiartzuarra eta David del Río Orduña donostiarra Ceit zentroan egiten ari dira tesia

 Oihane David Web

Tecnuneko ikasle izan ziren Oihane Mitxelena eta David del Río Orduña gaur egun Ceit zentroan ikertzaile dira. Ildo horretatik, 2012-13 ikasturtean Hezkuntza, Kultura eta Kiroletarako Ministerioak espedienterik onenei eman zien Hezkuntza Unibertsitarioko Karrera Amaierako Sari Nazionala jaso zuten.

Oihane Ingeniaritza Biomedikoan graduatu zen eta sendagai berriei testak egiteko gailu mikrofluidikoei buruzko doktoretza egiten ari da. David, bestalde, Telekomunikazioetako Ingeniaria da eta etorkizuneko sare mugikorretarako zirkuitu bateratuei buruzko tesia prestatzen ari da gaur egun.

Biek Nafarroako Unibertsitateko Campus Teknologikoan egiten ari diren ikasketak eta ikertzaile-lanak praktikan jartzeko proiektuak uztartzen dituzte. “Nire tesia Ceit zentroaren proiektuetako batekin lotuta dago” aditzera eman du Davidek.

Información Relacionada