2017/05/19

Katedradun eta ikerlaria, Elhuyarko Presidente ohia da

 IbabeWeb

Ceit-IK4 ko Batzorde zuzendariak Jose Mari Rodriguez Ibabe ikerlaria aukeratu du Presidente, Carlos Bastero de Eleizalderen ordez. Rodriguez Ibabe (Tecnun’80) Metalurgia alorreko katedraduna eta zentru teknologiko horretako ikerlaria da.

1984. urtean doktoradutza lortu ondoren, Ceit-eko Material Sailean hasi zen lanean eta gaur egun Prozesu termomekanikoen senior ikerlaria da. 1986. Urtea ezkeroztik Tecnun-Ingeniari eskolako Metalurgia irakaslea da. Aurretik, Tecnungo Material Saileko zuzendari izan zen, tratamendu termomekanikoen alor buru eta Tecnungo Inbestigazio zuzendari orde.

Ceit-IK4 Presidente berriak zenbait liburu idatzi ditu, nazioarteko aldizkaritan 220 artikulu baino gehiago argitaratu ditu eta maeterialen alorreko nazioarteko kongresu ta topaketetan ohiko hizlaria da. Inbestigazio aplikatuko 75 proiektotan parte hartu du eta 19 doktore tesi zuzendu ditu.

Rodriguez Ibabek sei nazioarteko sari irabazi ditu: Estatu Batuetako Iron and Steel Society-ek emandako Meritorius Award; Londongo Institute of Materials-ek 2000 eta 2003. urteetan eskeinitako Vanadium Award eta Charles Hatchett Award eta, azkenik, AEBko Association for Iron and Styeel Technologyk 2012, 2013 eta 2016ean emandako Gilbert R. Speich Award sariak.

Ceit-IK4ko presidente berria, Elhuyarko presidente ohia da baita ere. Zientziaren eta euskararen hedapena sustatzeko elkarte horren fundatzaileetakoa da eta egun, bere Fundaziokide da Jose Mª Rodriguez Ibabe ikerlaria.

Información Relacionada