2017/05/16

Donostiara talentuak erakartzeko beta emango du IoTSpace ekimenak

 IoTWeb

Ceit-IK4 zentroak IoTSpace (Internet of Things Space) ekimena martxan jarri du, Industry 4.0 eta IoT Space esparruetarako I+G proiektuetan ikaskuntza eta ikerketa sustatzeko asmoz.

Programa honetan parte hartzen duten gazteen prestakuntza ahalik eta osoena izan dadin, Ceit-IK4 zentroak lankidetza-hitzarmena sinatu du Donostiako Sustapen arloarekin. Hitzarmen horri esker atzerrian nahiz Donostian ikasitakoarekin prestakuntza-ibilbidea egingo duten ikasleek beka jasotzeko aukera izango dute, IoTSpace ekimeneko praktiken kontrataziorako laguntza emanez.

Donostiako Udalaren Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Ernesto Gascok eta Ceit-IK4 zentroaren Zuzendari Nagusi Alejo Avellok akordioa sinatu dute udaletxean, “garapenaren bitartez eta talentuak bertan gelditzea eta berriak erakartzea bultzatuz, eraldaketa sustatzen duen hiriaren estrategiaren baitan Donostia berrikuntzaren eta ezagutzaren erdigune izatea finkatzeko”, Gascoren hitzetan.

Zehazki esateko, urtero atzerrian ikertzen sei pertsona artean izatea aurreikusi da programan, eta pertsonako 8.000 €-ko zuzkidura xedatu da. Gainera, gehienez praktiketako sei kontratu ere aurreikusi dira. Horri dagokionean, 4.000 euroko finantziazioa izango da jardunaldi osoko sei hilabeteko praktiketarako, eta Ceit-IK4 zentroak hartuko du finantziazioaren zati bat bere gain, kontratuaren kostuaren gainerakoari dagokiona.

Oraintsu argitaratu den txostenaren arabera, 20.600 milioi gailu izango dira konektatuta egongo direnak 2020. urterako. Eta kopuru horretan ez dira smartphone edo tabletak soilik kontuan hartu: autoak, etxeak eta baita kaleak ere aintzat hartu dira.

Información Relacionada