2017/05/10

Roboten eta pertsonen arteko lankidetza optimizatu nahi da, Errealitate Birtuala eta Areagotua erabiliz

 SIMFALweb

Geroz eta robotizatuagoa den mundu honetan, eta industria 4.0 zenbait prozesutan dagoeneko inplementatuta dagoela, aeronautikaren moduko punta-puntako sektoreak berrikuntzan eta eraginkortasunean aitzindari izan behar du. Hegazkinak osatzeko teknologiaz gain, horiek fabrikatzeko prozedurek prezisiorik handienekoak izan behar dute.

Gaur egun, muntaketa-lan guztiak -kabinakoak nahiz kargakoak- eskuz egiten dira muntaketa-kate konplexuen bidez. Aurrerakada teknologikoei esker, belaunaldi berrienetako roboten eta pertsonen arteko lankidetza izateko bidean gara aireontzien barru aldeko mihiztaduretan. Lan horietan sartuko lirateke panelak, barru aldeko instalazioak, maletategiak, eta bidaiarien gaineko botoiak.

Hala ere, muntaketa-kate horien antolaketa konplexu samarra izan daiteke, espazioak murritzak izateaz gain zereginak oso zehatzak direlako. Faktore asko aztertu behar dira: pertsonek mugitzeko izan ditzaketen moduak edo robotek izan ditzaketen akatsak.

Horretarako, robotek eta pertsonek muntaketa-kate hori modu eraginkorrean nola egin dezaketen bilatu nahi du Ceit-IK4 zentroak, errealitate birtuala (VR) nahiz areagotua (AR) erabiliz. Robot eta langileen arteko lankidetzarako hainbat egoera simulatuko dira, eta, sistemarik egokiena zein izango den zehaztuta, egoera erreal batean errealitate areagotua (AR) erabiliz robot-langilea koexistentzia proban jarriko da.

SIMFAL (Assembly Planning and Simulation of an Aircraft Final Assembly Line) izeneko proiektu hau Ceit-IK4 zentroak koordinatutakoa da eta Fraunhofer Institutuaren zein CT Ingenieros enpresaren laguntza jaso du. Proiektua Europako Clean Sky 2 programaren baitan kokatuta dago.

Información Relacionada

Enlace