2017/04/26

Kupeletan Brett detektatzeko biosentsoreak instalatuko dira

 Visibrett

Ceit-IK4 zentroko ikertzaileen taldeak -Sergio Arana, Jacobo Paredes, Imanol Tubioa eta Eva Pérezek osatutakoak- ardoaren eta sagardoaren merkatua irauliko duen proiektua garatu du, ekoizle txiki bakoitzaren ekoizpen-prozesura egokitutako teknologia eskuragarria sortuz. AZ3oeno, Pernod Ricard Winemakers eta Zapiain enpresekin lankidetzan erabilitako mikroteknologiei esker, ekoizpen-fase bakoitzaren beharretara nahiz bi edarion kontrol-kalitateetara egokitzen diren soluzioak garatu dituzte Ceit-IK4 zentroko ikertzaileek. Gailua garatzearen helburua, kupela bakoitzeko edukiaren egoera, propietateak, zaporea, aroma, eta abar detektatu ahal izatea da.

Ardoaren nahiz sagardoaren sektorean geroz eta gehiago dira edariaren kalitatea hobetzeari begira teknologiaren laguntza eskatzen dutenak. Ildo horri jarraituz, euren prozeduretan teknologia garatu eta inplementatuz nazioartean erreferente izan nahi duten eta berrikuntzan murgildu diren sektoreko enpresen errentagarritasuna areagotu eta produktuen kalitatea hobetu nahi da proiektu honen bitartez. Horregatik guztiagatik, bi sektoreetan (ardoa eta sagardoa) hartzidura- eta ontze-prozesuak monitorizatzeko sistemak garatzeko interes handia erakutsi dute hainbat enpresek.

Proiektu honen bitartez Brettanomyce (Brett ere deitutakoa, ardo nahiz sagardoaren sektorean galera handiak eragiten dituen legamia kutsatzailea da) legamia detektatzeko sentsoreak garatu nahi dira. Ikertzaileek bi modutara proposatu dute proiektuaren garapena: kupeletan Brett detektatzeko biosentsoreak instalatzea, eta mikrofluidoetako gailuetan oinarritutako laginketa-sistema eramangarriak garatzea. Bi kasuetan, legamia kutsagarri hori antzemateko modu azkar eta fidagarria sortzea da helburua.