2017/04/05

Sudur-haustura bikoitza jasan ondoren, Athletic taldeko jokalaria sendatzen ari da

 Yeray Álvarez máscara  Imagen: Mundo Deportivo

Ceit-IK4 zentroko ingeniari-talde batek maskara-babesle berritzailea garatu du, eta, horri esker, Yeray Álvarez jokalariak gainerako kideekin batera entrena dezake.

Bilboko Athletic Club taldeak duen zerbitzu medikuko hainbat kide Donostiara hurbildu ziren Yeray-rekin batera, maskararen diseinu eta fabrikazio-prozesuari ekiteko. Ceit-IK4 eta Tecnun-eko Mekanika Departamentuaren Diseinu Arloko irakasle diren Luis Matey eta Aitor Cazón-ek jokalariaren aurpegiera eskaneatu zuten 3D eskaner baten bitartez, aurpegirako maskara pertsonalizatua diseinatzen lagunduko zien erreferentziazko geometria birtuala lortuz. 3D modelatu mota honetarako ikertzaileek berariaz garatu duten aplikazio informatikoaren laguntzaz, eta jokalariak eskainitako argibideei jarraituz, adituek proba bat atera zuten pantailara. Bi ordu iraun zituen modelatzeak, eta hala, asteazken arratsalderako maskara fabrikatzeko prest zeuden.

Maskararen ekoizpena Elgoibarreko Pixel Sistemas erakundearen instalazioetan burutu zen 3D inpresioaren bitartez. Horretarako, NASAren ziurtapena duen ULTEM 1010 material termoplastikoa erabili zen, oso erresistentea baita (sektore aeroespazialean eta automozioan erabiltzen da). Piezaren inpresioa 5 ordu inguruz luzatu zen.

Información Relacionada