2017/02/22

SARASWATI proiektu indoeuroparraren azken bilera burutu da

 SaraswatiWEB ok

Indiako hondakin-uren tratamendua hobetzeko asmoz sortu zen SARASWATI proiektua gauzatu da. Herrialdean pairatzen dituzten eritasun gehienak higiene-arazoetatik sortzen direnez, bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetzea ekar dezake honelako proiektu batek.

Indiako hondakin-uren tratamendu, berreskuratze eta berrerabilpenerako erabiltzen diren teknologiak zehaztasun handiz aztertu dira proiektu honen baitan. Gainera, Europan oso zabalduak dauden uren tratamendurako teknologien proiektu pilotuak ere aurrera eraman dira eskala erdi-industrialean, gero India osoan aplikatu eta inplementatu ahal izango diren aztertzeko.

Ceit-IK4 zentroaren zeregina funtsezkoa izan da Indian dauden teknologien eta instalatutako proiektu pilotuen azterketa egiterakoan. Konpostatzeko erreaktore bat diseinatu eta eraiki du zentro honek Mumbai-ko uren tratamendurako instalazio batean.

Proiektuari amaiera eman zaio Roorkee hirian (Uttar Pradesh) egindako bilerarekin. Bertan, Indian dauden teknologien eta instalatutako proiektu pilotuen ikerketak eman dituen emaitzak eztabaidatu eta ideiak trukatu dira.
Ondoriorik azpimarragarriena, proiektu pilotu moduan instalatutako teknologiak poliki-poliki gehitzen joateko gidaren diseinua egitea proposatu izana da, baita Indian uren tratamendurako teknologia berriak instalatzeko erabakia hartzen lagunduko duen tresna garatzea ere. Hori guztia kasu errealetan eta Ceit-IK4 zentroak bultzatutako instalazio pilotuetan egindako ebaluazio teknologikoan oinarrituta.

SARASWATI -Supporting consolidation, replication and up-scaling of sustainable wastewater treatment and reuse technologies for India- proiektua Europako Batzordeak diruz lagundu du (Grant agreement no: 308672 - FP7, EU-India cooperation in water technology: research and innovation), eta EBko 7 erakundek hartu dute parte, Asiako herrialdeko hainbat erakunderekin batera.

Información Relacionada

Enlace