2017/02/07

Ceit-IK4 zentroa lantzen ari den tratamendu berriari esker, protesietan erabiltzen den gainazaleko materiala aldatu ahal izango da

 Quirófano

Ceit-IK4 zentroak Madrilgo Unibertsitate Autonomoarekin batera ikerketa-lan bati ekin dio, Ekonomia eta Lehiakortasunerako Ministerioaren diru-laguntzarekin, eta giza gorputzak medikuntzako inplenteei uko egitea eragotzi dezakeen protesien tratamendurako teknika berria aurkitu du.

Gaiari helduz, lan honi esker lortu dena hauxe da: gainazala femtosegunduzko laserraren bidez egituratuz, materialaren gainazaleko topografia mikrometroa baino eskala txikiagoan moldatu daiteke, zelula-migrazioaren fenomenoa kontrolatzea ahalbidetuz.

Baina zer lotura du honek guztiak medikuntzako inplanteekin? Gainazaleko tratamendu honen bidez zelula-migrazioaren fenomenoa kontrolatzeko gai izango garenez, giza gorputzak errazago onartuko ditu medikuntzako protesien zati metalikoak, eta hala, transplanteetan gertatzen diren uko egiteen kopurua murriztuko da.

Aurkikuntza honi esker medikuntzako inplanteetako materialen integrazioan aurrerakada handia eman da. Gainera, lan honetan jardun duten ikertzaileen ustez metodo hau bestelako material-mota batzuetara ere hedatu ahal izango da.

Ikerkuntzatik atera den emaitza NATURE aldizkari ospetsuaren artikulu batean argitaratu dute, eta webguneko edukia irakurriena izan da hilabete batez baino gehiago.

Información Relacionada