2017/01/10

FR8RAIL proiektuak tren bidezko garraioaren kostuak eta denbora %10ean murriztu nahi ditu

 Fr8RailTrenWeb

Gure munduak ezagutu duen globalizazioari esker garraioa funtsezkoa da gaur egun edozein sektorerentzat. Edozein lanetarako, garraioa azkarra eta erosoa gertatzea ezinbestekoa da. Horregatik, garraiobideen eraginkortasuna hobetzeak lehentasuna du, eta horri begirakoa da Ceit-IK4 zentroak parte hartzen duen azken proiektuetako bat.

Ildo horretatik doa Shift2Rail esparruaren baitan kokatzen den FR8RAIL proiektua. Honen helburua, 2030erako 300 km baino gehiagoko errepideko merkantzia-garraioa %30ean murriztea da, eta %50ean, berriz, 2050erako. Horretarako, aldiz, merkantziak tren bidez garraiatzeak zerbitzu eraginkor bezain erakargarria eskaini beharko du, errepide-sareko pilaketak murriztuz.

Ikerketak lau ardatz izango ditu: akats eta matxurak aurreikustea ahalbidetuko duten prebentziozko mantentze-lanen teknologiak; telematika eta elektrifikazioa; zarata eta kontsumoa murriztu eta aerodinamika hobetzea ekarriko duten bagoi eta errodaje berriak lortzeko teknologiak; eta bagoiak akoplatzeko denbora murriztuko duen elkarketa automatiko berria.

Ceit-IK4 zentroak telematika eta elektrifikazioa garatuko ditu, trenen funtzionamendua hobetzera begira. Proiektuaz arduratuko den taldearen xedea, garraiatu behar den kargara egokituko diren posizionatze-teknika berriak garatzea da, karga une oro monitorizatuta egon dadin.

FR8RAIL proiektua, tren bidezko garraioa ikertu eta garatzeko Europako Shift2Rail ekimen-programaren baitan kokatzen da. Ikerketa honen helburu nagusia, prezioan eta kalitatean lehiakorra izango den garraio-sistema berria garatzea da, gizarteari zerbitzu hobea eskaintzearren.

PARRAFO2

PARRAFO3

PARRAFO4

PARRAFO5

PARRAFO6

PARRAFO7

PARRAFO8

PARRAFO9

PARRAFO10

Información Relacionada

Enlace