2017/01/02

Ceit-Ik4 zentroko laserraren taldeak gidatzen du bost erakundez osatutako partzuergoa, industria 4.0 delakora egokituko den encoder optikoa garatzeko

 EcograbWeb

Espainiako diziplina anitzeko teknikari eta zientzialariz osatutako taldea dabil ECOGRAB (femtosegundozko laserdun encoderretan aplikatuko diren difrakzio/polarizazio sareen grabaziorako sistema industriala) proiektuan lanean, Industrial 4.0 deiturikoa ekoizpen-teknika garbiago eta eraginkorragoetara egokitu nahian.

Ceit-IK4 zentro teknologikoan proiektuko gainerako partner-ekin burutatko kick-off baten ondoren Elektronikako Ingeniari Doktorea den Yago Olaizolak aipatu duenez, proiektuaren helburua “etengabe produktu kimikoak eskatzen dituzten gaur egungo fabrikazio-sistemak fabrikazio-metodo iraunkorrago eta moldakorragoengatik aldatzea” da.

Lanean diren bazkideen artean neurri berberean banatutako bost atazetan egituratu dira lanak, encoder optikoaren fabrikazioa osatzeko balore-katea eratuz: Alde batetik, Madrilgo Complutense Unibertsitatea (UCM) arduratuko da encoderraren diseinu, dimentsio eta ezaugarriez; Kataluniako Unibertsitate Politeknikoak (UPC) nahiz SnellOptics fabrikatzaileak, femtosegundozko laserren prozesu optikoak diseinatu eta prototipoak egingo dituzte; eta Ceit-IK4 zentro teknologikoko laserraren taldeak burutuko ditu femtosegundozko laser bidezko fabrikazio-prozedurak eta diseinu mekanikoa nahiz bateratzea, Fagor Automotion-ekin batera; azken konpainia honen ardura izango da prototipo berria balioztatzea.

Modu horretan, elementu kimikoak (kutsakorrak horietako batzuk) erabiltzen dituzten enpresa handietako prozedura fotolitografikoak femtosegundozko laserrean oinarritutako ECOGRAB proiektutik sortutako metodologiarengatik aldatu ahal izango dira: osagai kimikorik ez duen teknika izanik, ingurumenarekiko lagunkoiagoa izango da.

Información Relacionada