2016/12/14

“NDT teknologiak: gaur egungo egoera eta epe motzean izango dituen aukerak” jardunaldia gauzatu zen zentroan

 Jornada NDT

Alianza IK4 fundazioak antolatutako “NDT teknologiak: gaur egungo egoera eta epe motzean izango dituen aukerak” jardunaldia burutu zen Ceit-IK4 zentroaren Ibaetako egoitzan. Ekitaldi honetan IK4-Azterlan, IK4-Ideko, Vicomtech-IK4, IK4-Lortek eta Ceit-IK4 zentroetako kideek hitzaldiak eman zituzten, eta teknologia ez-suntsigarriek gaur egun duten egoeraren inguruan duten ikuspegia aditzera eman zuten.

Hitzaldien ondoren mahai-ingurua antolatu zen, eta hizlariek entsegu ez-suntsigarriei buruz eztabaidatu zuten bertan. Ikusleek galderak egiteko eta iritziak botatzeko aukera ere izan zuten.

Kizkitza Gurruchaga doktoreak, Ceit-IK4 zentroko Entsegu Ez-suntsigarrien taldeko arduradunak, ohiko END teknikak ordezkatzeko aukera izan dezaketen teknika magnetikoek propietate fisikoen kalkuluan dituzten gaitasunak aurkeztu zituen, baita pitzadurak antzemateko partikula magnetikoetan sartzen diren likidoen gaitasunak ere.

Euskal Herriko eta Estatuko enpresetatik etorritako ehun pertsona baino gehiagok hartu zuten parte jardunaldian.

Información Relacionada

Enlace