2016/11/28

SUMMA Aldapetako ikasleak Ceit-IK4 zentroko laborategietan

 SUMMAaldapeta

SUMMA Aldapeta ikastetxeko 130 ikasle baino gehiagok Ceit-IK4 zentroaren instalazioak bisitatu dituzte, Donostiako Sustapenak Donostia WeekINN 2016 ekimenaren barruan antolatutako jardueren harira. Ikerkuntza-mundua gazteenei hurbiltzeko asmoz, ikastetxeko hainbat taldek Ceit-IK4 zentroko Materialen Dibisioko laborategiak bisitatu zituzten aste batean zehar. Seguru gaude mikroskopio eta probeta artean gazte bat baino gehiagoren ikerkuntzarako grina piztu eta laster gure artean ikusiko dugunaz.

Información Relacionada