2016/11/09

Urari buruzko nazioarteko forum horretarako tailerra antolatu du euskal zentro teknologikoak, eta EBk diruz lagundutako hainbat proiekturen emaitzak erakutsiko ditu bertan

 agua

Tailerra artICA4nr proiektuaren hedapenerako antolatu diren jardueren baitan sartuta dago, eta Ceit-IK4 zentroaren Ura eta Osasuna Arloak koordinatutakoa da. Arlo horren helburu nagusia, nitrogenoa ezeztatzen duten araztegi konbentzionaletan kontrol automatikorako sistema berritzailea balidatzea izan da.

Modu berean, aipatu foroan uraren kalitatea monitorizatzeari begira garatutako bestelako soluzioak ere erakutsiko dituzte adituek, baina baita hornidura-sareetako ihesak detektatzeko sistemak, alga bidezko tratamenduetarako soluzioak, uretan konposatu farmazeutikoak antzemateko gailuak, edo ehun-industriako efluenteak berrerabiltzeko tratamendu aurreratuak ere.

Sektoreko aditu eta profesionalei bideratutako tailer hau azaroaren 15ean burutuko da, arratsaldez, eta bertaratzea doakoa bada ere, bertaratzeko asmoa aurrez jakinarazi behar da, plaza-kopurua mugatua baita.

horario workshop

Related Information