2016/11/07

TRAVI, tenperatura zaintzeko edota botilaren zigilua ireki duten ala ez jakiteko balio duen gailua

 TREVIweb

Jakina da ardoa, gure gastronomiako ondasunik estimatuenetakoa, bukaerako kalitatea baldintzatzen duen hainbat ezaugarriren menpe dagoela. Erabilitako mahats-motaz edo gordetzeko erabili den kupelaren egurraz gain, bere barruko tenperaturak ere eragin zuzena du eskuratuko dugun emaitzan, botila bati kortxoa kentzen diogun momentuan hain zuzen. Azken xehetasunak ere badu bere garrantzia.

Ceit-IK4ko ikertzaile talde bat gailu honekin lanean ari da, bai jatetxeei, bai upeltegiei, goi-mailako ardo botilen kalitatean eragina duten parametroen kontrolean laguntza eskaintzeko. Salda botilaratu ondoren, tapoi adimendunak tenperatura eta mantendutako ingurumen-baldintzak kontrolatuko ditu, baita botilaren zigilua ireki duten ere; eta horien guztien datuak Tablet bat edo mugikor bat hurbiltzearekin lor ditzakegu.

Modu honetan, upeltegiek beren izen ona mantenduko dute eta faltsutzeak edo mantenimendu desegoki bategatik sor daitezkeen kalitate galerak saihestuko dituzte. Bestalde, jatetxeek erosten ari diren ardoaren kalitatea bermatuta izango dute eta informazio hori beren bezeroei erakutsi ahalko diete Smartphone edo Tabletaren bitartez.

Prototipoa, Ceit-IK4ren Industria-Monitorizazio Taldearen barruan diseinatutakoa, kablerik gabeko gailu elektronikoa da, oso kontsumo bajukoa eta oso kostu txikikoa.

Información Relacionada