2016/10/11

LIFE VERTALIM proiektuaren bitartez estolderiako kutsaduraren %30 murriztuko da eta isurketak saneamendu-sare hiritarrean barneratu ahal izango dira

 LifeVertalimWeb

Arrain-kontserbaren enpresetatik isurtzen diren hondakinen inpaktuak eragiten dituen arazoak arindu nahi dira LIFE VERTALIM proiektuarekin. Fabrika industrialetatik isurtzen diren hondakin-ur horien ezaugarri nagusiena karga organiko handia izatea da, koipe eta gatzekin batera. Horrek hondakinen kudeaketa egokia egitea zailtzen du eta HUAPen eraginkortasunean eragiten du, gune jakin bateko enpresa guztiek aldi berean isuriz gero araztegiaren tratamendu biologikoa inhibituko baita.

Proiektu hau gauzatzearekin bat, alde batetik enpresen eraginkortasuna eta produktibitatea areagotzeaz gain, beste alde batetik ur-saneamenduko azpiegituretan eragiten duten presioa murriztu ahal izango da, HUAP hiritarren funtzionamendua optimizatuz. Kontserba-industriek ingurunera isurtzen duten hondakinen %30 jatorritik bertatik murriztea espero da, eta elikagaien %10 galtzea ekidingo denez, produktibitatea %1ean haziko da. Hala, kontserba-sektorea lehiakorragoa eta iraunkorragoa izatea lortuko da.

Saneamendu-sarea urrunetik kudeatzeko sistema diseinatu eta ezarriko da eta ur-saneamenduko azpiegituretan eragiten den presioa murriztea lortuko da, arazketa-sistemen funtzionamendua automatikoki optimizatuz eta ingurunera ura araztuta itzuliko dela bermatuz.

LIFE VERTALIM proiektua Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak gidatuko du, AZTIren koordinazio teknikopean, eta hainbat bazkidek lagunduko dute: Ceit-IK4; Aguirreoa, Guenaga, Heisa eta Marmar enpresak; eta URA agentziaren elkar-finantzaketarekin.