2016/10/03

Sektoreko 200 profesional baino gehiagok hartu zuen parte ‘Advanced Manufacturing and Materials’ ekitaldian

 AdvancedManufactWeb

Ceit-IK4 zentroak SPRI, INNOBASQUE eta BEAZ Bizkaiaren laguntzarekin antolatu zuen ‘Advanced Manufacturing and Materials’ ekitaldia, eta 12 herrialde ezberdinetatik etorritako 200 parte-hartzaile baino gehiago biltzeaz gain, 360 B2B bilera baino gehiago gauzatu ziren. Ekitaldiaren helburu nagusia enpresa, zentro teknologiko, unibertsitate eta erakunde publikoen arteko lankidetza sustatzea izan da, materialen eta fabrikazio aitzindariaren esparruan iristear diren Europako I+G+b laguntzen deialdiei begira.

Zerikusia duen informazioa