2016/09/13

Tren-sektorean dituen gaitasunak erakutsiko ditu Berlinen

 istobal innotrans 2016

Ceit-IK4 tren-sektoreko nazioarteko azokarik handiena den InnoTrans 2016 azokan izango da eta sektoreko oraintsuko berrikuntzak aurkeztuko dira bertan. Shift2Rail taldeko kide nabarmen moduan doa Ceit-IK4.

Berlinen irailaren 20tik 23ra bitartean martxan izango den azoka honetan Ceit-IK4 zentroko ikerlariek tren-seinaleztapenerako, potentzia elektronikoko eta kontsumo energetikoa murrizteko hiru garapen teknologiko erakutsiko dituzte.

Ceit-IK4 zentroak jarritako standera -Hall 22 Booth 703- hurbiltzen direnek bihurgailuen neurria txikitu eta eraginkortasuna areagotuko duen ur bidez hoztutako maiztasun altuko potentzia-bihurgailua ikusi ahal izango dute. Gainera, gidatze-martxak, elikadura eta tarifa elektrikoa optimizatzeko tresna ere erakutsiko da. Tresna honen bitartez, tren-operadoreetako fakturazio elektrikoa murriztu nahi da. Eta, azkenik, ibilgailuak automatikoki gidatzeko behar besteko prezisio-mailarekin ibilgailuen kokapena eskaintzea ahalbidetzen duen telefono mugikorren seinalearen bidez tren-ibilgailuak posizionatzeko sistema ere erakusgai izango da bertan. Teknologia honen abantaila da satelite bidezko nabigazioaren eskuragarritasuna gainditzen duela.

Azoka horretan sinergia berriak sortuko direla segurutzat jotzen da, baita sinergiok tren-sektorearen etorkizunerako funtsezkoak izango direla ere.

Zerikusia duen informazioa

Esteka