2016/07/28

IK4 Aliantzak ikerkuntza sustatzen dihardu doktoretza-tesiak egiteko eskaintzaren bitartez

 PromoviendoTalento

IK4 zentro teknologikoaren aliantza osatzen duten bederatzi zentroek (Ceit zentroa barne dela), IK4ren Doktoretza Talentuaren Sustapena ataria sortu dute, berrikuntza eta ikerkuntzarako grina duten pertsonak erakarri asmoz.

Hainbat eskaintza egingo dira bertan, eta hautagaiek lan-kontratua eskuratu ahal izango dute doktoretza-prozesu osorako iraupenarekin. Gainera, Zentroak, bere ikertzaile-doktore taldearen bitartez, goi-mailako kualifikazioko prestakuntza pertsonala eta mailarik altueneko tresna teknologikoak eskainiko dizkie hautagaiei.

Ceit-IK4 zentroak ikerkuntza aplikatua eta teknologiaren esparruan ibilbide profesionala hasi edo jarraitu nahi duten pertsonen curriculumak jaso nahi ditu. Honelako profilak dituzten pertsonak hartzeko prest dago gure zentroa:

• Ingeniari gazteak, ingeniaritzako edozein titulaziokoak, eta fisikan, kimikan, matematikan edota biologian lizentziatuak. Baita Master ofizialen bat egin duten diziplina horietako gradudunak ere.

Eskaintza horiei buruzko argibide gehiago nahi izanez gero, Ceit-IK4 zentroaren webgunean edo IK4ren Doktoretza Talentuaren Sustapena atarian kontsultatu ahal izango da.