2016/06/29

BIDEOA – Ceit-IK4 zentroak trenei segurtasun handiagoa emango dien satelite bidezko posizionatze-sistema berria probatuko du.

  EATS play

Eta zergatik ez egin trenen jarraipena GPS bidez? Bada tunelak zeharkatzean seinalea galtzen delako. Hartara ezinezkoa da trena zein puntutan dagoen zehazki jakitea, eta ibilbidea egiten ari direnek segurtasun gutxiago izango dute.

Arazo honi soluzioa aurkitzearren, etorkizun hurbilean trenei segurtasun handiagoa emango dien eta aldi berean garraiobide honen eraginkortasuna handituko duen trenbideko posizionatze-sistema garatzeko proiektuan (EATS) ari dira lanean Ceit-IK4 zentroko ikertzaileak.

Helburua ETCS kontrol-sistemaren kostua murriztea da, eta horretarako, trenetan satelite bidezko posizionatzean oinarritutako posizionatze-sistema instalatzeaz gain, ETCS komunikazio-sistemako iritsiera-angelua zehaztuko duen sistema ere instalatuko da.

Goiko bideoan ikusten da “Angle of Arrival estimaation system” bidezko posizionatzea.

Zerikusia duen informazioa