2016/06/22

Sektoreko adituak Ceit-IK4 zentroan elkartu ziren

 NETS4 grupo

Ibaetako Campusak '10th International Workshop on Communication technologies for vehicles' hartu zuen. Hainbat herrialdeetako (Espainia, Frantzia, Alemania, AEB) adituek lurreko eta aireko ibilgailuen arteko komunikazioan egindako aurrerapausoak erakutsi zituzten. Workshop honek izan zituen zazpi saioetan gaur egungo arazoei aurre egiteko soluzioak aurkeztu zituzten, eta etorkizuneko komunikazioen lehen urratsak eman ziren. Besteak beste eraginkortasuna, fidagarritasuna edo segurtasunaren moduko alderdiak azpimarratu ziren.

Paper onenarentzako saria Mitsubishi Electric erakundearen “Inter-cell interference coordination for femto cells embedded in a moving vehicle” lanarentzat izan zen.

Zerikusia duen informazioa