2016/06/15

IK4 Aliantzaren Ceit eta Lortek zentruek fabrikazio gehigarrietan egindako azken garapenak aurkeztu zituzten

 Addit3D

Ceit-IK4-k eta IK4-Lortek-k BEC-en egindako fabrikazio gehigarriari buruzko lehen azoka profesionalean parte hartu zuten Addit3D-rekin batera. Erakustazoka nazioarteko enpresa nagusienen ideiez bete zen eta oraingo honetan industria 4.0-n zuzenduriko berrikuntzetan oinarritu zen.

Ceit-IK4-k eta IK4-Lortek-k fabrikazio gehigarrian dituzten gaitasunak erakutsi zituzten bai azokan elkarbanatutako stand batean, bai parte hartu zuten hitzaldietan. Zentro teknologiko bakoitzeko adituak “3D inpresioa eta bere aplikazioak sektore estrategikoetan” jardunaldian parte hartzera gonbidatuak izan ziren, Iñigo Iturriza Ceit-IK4-ko ikertzailea mahaiko moderatzaile zela.

Azoka honetan partu hartu izana oso positiboa izan da, ikusle asko hurbildu da eta bi zentruei azken urteetan egindako ikerkuntzaren berri emateko aukera eman die.

Zerikusia duen informazioa