2016/06/08

Ceit-IK4 zentro teknologikoa Life ANADRY proiektuan parte hartzen ari da, udalerrietako bizitokien hondakin-urak arazteko plantetan (HUAP) metatzen diren lokatzek ingurumenean eragiten dituzten arazoei soluzioak bilatzeko asmoz

 Anadry

Europan azken urteotan hondakin-urak geroz eta gehiago tratatzen direnez, ibaiak geroz eta garbiak dira eta urak geroz eta kalitate handiagoa du. Baina araztegietako lokatzen kudeaketa txarra eginez gero, ingurumenean inpaktu ikaragarria eragin dezake.

HUAP txiki eta ertainetan lokatzen kudeaketa hobetzeko asmoz Life ANADRY proiektua abian jarri zen 2015eko irailean, Ceit-IK4 zentroaren parte-hartzearekin. Arazketa anaerobio idorraren teknologian oinarrituta, industrializatu aurreko prototipoa (20 m3) erabiliko da proiektuan, prozeduraren bideragarritasuna in situ erakusteko.

Nora eramaten dira araztegietako lokatzak? Normalean lokatz horiek zabortegietan isurtzen dira edo nekazaritzan erabiltzen dira ongarri moduan. Baina kudeaketa egokia egin ezean, ingurumenean arazoak zor ditzake (patogenoak hedatzea edo kontrolik gabeko CO2 isurketak, esaterako).

ANADRY teknologiari esker neurri honetako HUAPetan hiri-hondakinetako lokatzen kudeaketan teknikoki eta ekonomikoki bideragarria den soluzioa lortu ahal izango da, eta soluzio hori gaur egungoa baino iraunkorragoa izango da. Gaur-gaurkoz, Europako legediak ingurumenarekiko errespetu handiagoa eskaintzen duen kudeaketa sustatzen du, aldi berean pertsonen osasunaren babesean eraginez. Horregatik, ANADRY teknologia hein handi batean zabaltzea erabakigarria izan daiteke Europa osoko HUAPetan araudia bete ahal izateko.

Proiektu hau Europar Batasunaren Life+ programaren bidez finantzatua izan da (LIFE14 ENV/ES/000524).

Partaideak:

ANADRY Partners V2

Life Programme:

life

Zerikusia duen informazioa

Esteka