2016/06/01

Sentsore-sareari esker akats mekanikoak saihestuko dira

 wilcraftProyect

Monitorizazio industrialaren taldeko ikertzaileak Wildcraft proiektua garatzen ari dira aireontzietan gerta daitezkeen akatsak saihestuko dituzten sentsoreak hegazkinetan instalatzeko asmoz. Hainbat parametroren datuak bilduko ditu sistema honek, hegazkinaren egituran kokatutako sentsore-sarearen bitartez. Jasotako informazioa aztertuta, gerta daitezkeen matxurak detektatu ahal izango dira. Hala, mantentze-lanak errazteaz gain kostuak murriztu ahal izango dira, hegazkinaren fidagarritasuna eta bidaiarien segurtasuna areagotuz.

Zerikusia duen informazioa