2016/05/25

Komunikazio-teknologietan adituak direnen taldea Donostia-San Sebastianen bilduko da denbora errealean informazio gehiago eskuratu eta bidaiariei segurtasuna areagotzera begira ibilgailuen artean nahiz zirkulazioaren kontrol-zentro ofizialekin izango duten konektibotasuna aztertzeko

 CABECERA CONGRESO NETS4 WEB

CEIT-IK4 zentro teknologikoak garraiorako komunikazio-teknologien esparruko mundu mailako adituak bilduko ditu ekainaren 6 eta 7an, International Workshop on Communication Technologies for Vehicles (NETS4) topaketaren baitan.

Europa eta Amerikako enpresa, unibertsitate eta institutu teknikoetako kideak dira topaketa honetan parte hartuko dutenak, eta xede bat bete nahi da: tren, hegazkin eta automobil ibilgailuen sektoreetako konpainiek komunikazioaren esparruan egindako garapenen bilakaera aztertu, zirkulazio publikoko azpiegitura-sareekin eta egoitzekin interakzioa lantzeko.

Lurreko eta aireko ibilgailuetan txertatuko liratekeen teknologia adimendun hauen integrazio eta konektibotasunean sakondu ahala pertsonen garraioan segurtasuna, iraunkortasuna eta eraginkortasunaren hobekuntzan zuzenean eragiten joango da.

Jardunaldian zehar inplementatzen hasiak diren azken teknikak eta garapenak aurkeztuko dira, errepide (auto eta autobusak), aire (aireontzi tripulatu eta autonomoak) nahiz trenbideetako (trenak, metroak eta tranbiak) garraioen ibilbideak optimizatzeari, mapa digitalei, bidaiarientzako informazio-zerbitzuei, garraio multimodalari edo bide-sareen nazioarteko harmonizazioari begira, besteak beste.

Hala, bi jardunaldietan “Komunikazioa garraioetan”, “Informazioaren administrazioa” eta “Balidazioa, ziurtapena eta estandarizazioa” gaiak jorratuko dira, beti ere hiru ikerketa-arlo horietan sartzen ez diren bestelako proiektuak aztertzeari utzi gabe.

Gainera, sortu berria den Ibilgailu Adimendunen Sare Tematikoan (Red Temática de Vehículos Inteligentes - RETEVI) parte hartzen ari dira CEIT-Ik4 ikerketa-zentroko Garraiorako Sistema Adimendunen Lantaldeko kideak. Ibilgailu autonomoen eta komunikazioaren ekintzekin lotutako talde-jarduera antolatzeko ardura du sare honek.

Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak diruz lagunduta Madrileko Unibertsitate Politeknikoko (UPM) Ibilgailuaren Ikerkuntzaren Unibertsitate Institutuak (INSIA) koordinatuko duen Sare honek garraioaren sistemen eta errepide-ibilgailu adimendunen ikerkuntzan liderrak diren erakundeak elkartzen ditu. Gaur egun Garraioaren Sistema Adimendunetan punta-puntakoak izaten ari diren erreminta teknologikoak eta ikuspegi nagusiak presente dauden lan-esparrua da, besteak beste ibilgailu autonomoak, ibilgailuen arteko komunikazioa, zerbitzu kooperatiboak eta ibilgailuei sentsoreak jartzea.

Zerikusia duen informazioa