2016/05/13

Ibilgailu Adimendunen Sare Tematikoan (Red Temática de Vehículos Inteligentes - RETEVI) parte hartuko du

 vehículoInteligente

Ceit-IK4 zentro teknologikoko Garraioaren Sistema Adimendunen Taldeko ingeniariek sortu berria den eta ibilgailu autonomoekin eta komunikazioekin lotura duten ekintzetarako jarduketa bateraturako esparrua osatzeaz arduratuko den Ibilgailu Adimendunen Sare Tematikoan parte hartuko dute.

Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak diruz lagunduta Madrileko Unibertsitate Politeknikoko (UPM) Ibilgailuaren Ikerkuntzaren Unibertsitate Institutuak (INSIA) koordinatuko duen Sare honek garraioaren sistemen eta errepide-ibilgailu adimendunen ikerkuntzan liderrak diren erakundeak elkartzen ditu. Bazkideen aniztasunak gaur egun Garraioaren Sistema Adimendunetan puntakoak izaten ari diren erreminta teknologikoak eta ikuspegi nagusiak presente egotea ahalbidetzen du, besteak beste ibilgailu autonomoak, ibilgailuen arteko komunikazioa, zerbitzu kooperatiboak eta ibilgailuei sentsoreak jartzea.

Zerikusia duen informazioa

Esteka