2016/04/13

Traktorean jarritako sentsoreari esker ongarriek ingurumenean eragiten duten inpaktua murriztu ahal izango da, kostuak gutxituz

 FertisaveWeb

Ongi etorriak izan bitez ingurumenean eragindako inpaktua murriztera datozen neurri guztiak, eta, are gehiago, ekonomian aurreztera ere eramaten bagaituzte. Ceit-IK4 eta UPC-CD6 ikerketa-zentroetako ikerlariak elkarlanean dihardute soroetako mantenugaien kontzentrazioa neurtzeko gai den sentsorea garatzen. Modu horretan, landareen hazkuntza optimoa lortzeko beharrezkoa den mantenugai-kopurua kalkulatu ahal izango da.

Gaur egun ez da ezagutzen soroetan erabili beharreko ongarri kopuru zehatza zein den, eta gehiegi erabiltzen da maiz. Horrek nekazariaren itzulkin ekonomikoaren murrizketa eragiten du, eta, gainera, ingurumenean kalteak eragiten ditu. Bestalde, ongarri-maila optimoa baino gutxiago aplikatuz gero, uzten etekina txikiagoa izango da.

Fertisave proiektuaren helburua da soroetako makromantenugaien kontzentrazioa denbora errealean monitorizatuko duen sentsorea garatzea, ongarrien aplikazio selektiboa egin ahal izateko. Ikerketa honek SECPhO erakundearen eta Ceit-IK4 eta UPC-CD6 ikerketa-zentroen arteko ikerkuntza-lankidetza du oinarri, eta FEMAC klusterrak nahiz bere bazkideek planteatutako behar bati erantzuna eman nahi dio.

Zerikusia duen informazioa

Esteka