2016/03/31

Ceit-IK4 eta Tecnun erakundeek Grupo Español de Fractura (GEF) edo Hausturen Espainiako Taldearen 33. topaketa hartu zuten. Ekitaldian, 140 parte-hartzaile izan ziren

 GEF2016

GEFek martxoaren 9an, 10ean eta 11n urteroko topaketa egin zuen, eta aurten, Ceit-IK4 eta Tecnun erakundeek antolatu zuten. 33. topaketa honetan, hitzordua Donostiako NH Aranzazu hoteleko aretoetan izan zen. 140 pertsonak parte hartu zuten materialen jokabideari eta hausturei buruzko hainbat hitzalditan eta aurkezpenetan.

Azpimarratu beharrekoak dira Matthias Bruchhausen, Petr Dymacek, Koldo Ostolaza eta Jose María Rodriguez Ibabe kideek eskainitako osoko saioak. Gainera, ahozko 85 aurkezpenek osatu zuten askotariko programa; egitarauan hainbat gai landu ziren, besteak beste, nanoteknologia eta ingeniaritza zibila, eta miniaturako entseguei eskainitako saio berezi bat ere egin zen.

Era berean, mahai inguru bat ere egin zen, izenburu honen pean: "Industriaren premiak". Saio horretan hainbat enpresak parte hartu zuten, hala nola CAF (Aitor Landaberea), ITP (Koldo Ostolaza), Iberdrola Generación (Samuel Pérez) eta ENSA (Pedro Verón) enpresek, eta SPRIren Teknologia zuzendariak, Alberto Fernándezek, moderatu zuen.

Agenda estua izan arren, jarduera ez zen soilik hitzaldi zientifikoetara mugatu. Parte-hartzaileek Donostia bisitatu zuten, eta Hondarribiko Jai-Alai pilotalekuan jokalari profesionalek jokatutako zesta-puntako partidu bat ikustera gonbidatu zituzten.

Honako hauek dira 2016ko GEFen 33. topaketan egindako lehiaketen irabazleak:

- Maria Lluisa Maspoch Rulduà – Lehenengo saria argazkigintza zientifikoko lehiaketan.
- Alberto Ramos Fernández – Lehenengo saria doktore ez den batek aurkeztutako lanik onenari.
- Javier Gómez Monterde – Accesita doktore ez den batek aurkeztutako lanik onenari.
- Ricardo Belda González – Accesita doktore ez den batek aurkeztutako lanik onenari.
- Luis Pallarés-Santasmartas – Accesita mini-aurkezpen onenari.
- Daniel Dorribo – Accesita mini-aurkezpen onenari.

GEF 2016

Zerikusia duen informazioa